XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, eta esan diren gauzak medio, ez da batere zail honako hau ulertzea, halegia, tekniken eta produkzio gaien stoka eman batentzat, guztiz mugagabe gelditzen dela, ekilibrioan, errenten banaketa.

Horrela, ekilibrioan, kapitalaren kantitatea ezagutzeko, irabaziaren tatsa behar dugu ezagutu.

Eta horrela teoria hau, arrazoinamendu zirkular batetan hersten da.

Hain zuzen ere, irabaziaren tatsa ezagutzeko, kapitalaren produktibitate marjinala ezagutu behar delako, hots, kapitalaren kantitatea ekilibrioan, hots irabaziaren tatsa ekilibrioan.

Bistan dago, ba, teoria honek, banaketa-teoria bat ez duela inondik osatzen.

Halaber, eta neoklasiko eskolarekin bukatzeko, ongi frogatzen digu Benettik, teoria honek duen egitekoa, joko ideialogikoa.

Hartzen dituzten hipotesiek, erabiltzen dituzten parabolek eta abar, errealitatea tronpatzea xede dutelako, azken finean gizartean ematen den klase burruka ezkutatzeko asmoz.

Adibidez ekonomi-faktoreak delako kontzeptuak, berezitasun ekonomikorik gabekoak definituak direnez, esan nahi du zerau, ekonomi-faktore hoien jabeek irakur langileek eta kapitalistek) interes ekonomikoak komunztatuak dituztela.

Klasikoak hauzitan Klasikoen eskolari dagokionez, Rikardo aztertzen du bereziki eta honen jarraitzaile hain ezaguna den P. Sraffa.

Bi ekonomilari hauen interesa eta garrantzia ikusi ondoren, dituzten mugak ere azaltzen dizkigu.

Aipatu bi hauen baitan, ekonomi arazoa zera da: gainproduktuaren banaketa nola determinatzen den jakitea.

Baina, kontutan harturik, bai merkantzia eta bai gainproduktoa emanak bezala kontsideratzen direla, azken fin batetan ikusten dugu zera, analisis guztia trukezko erlazioaren neurri bat bilatzera mugatzen dela.

Neurri hau Rikardok merkantzia batek, barnean daraman lan kantitatean du kausitzen: eta Sraffarentzat berriz, merkantzi-eredua izanen da, trukezko erlazioa neurtuko duena.

Rikardoren lan balioaren teoria, eta P. Sraffaren produkzio prezioen teoria, banaketa teoriaren instrumentu soil besterik ez dira gertatzen.

Horregatik, nahiz eta irabazi eta alokairuaren partiketa esplikatu, partitzen den zera hau, halegia surplusa edo gainproduktua nondik eta nola sortzen den esplika ezinekoak zaizkio.

Bi teoria hauek ez bide dute ematen produkzio modu kapitalista ulertzeko posibilitaterik, areago oraindik, bere konportaera osoaz jabetzeko lekurik.

Horrela, aitzinean ikusi teorien ukazioak Benetti teoria marxistaren premia agertzera darama, halatan frogatuz nola balia teoria marxistaz, eta bereziki plusbalioaren teoriaz, bakarrik esplika daitekeen gainproduktu kapitalistaren sorrera, hots irabazia eta beste errenta moten (korrituak eta abar) sorrera, hots kapitala beraren jatorria.

Lan balioaren teoriari dagokionez lehen pauso batetan, Benettik, kontrajartzen ditu marxist eta Rikardoren teoriak, lehenak bigarrenarekiko duen berezitasunak nabarmenduz.

Ezin kontsidera daiteke balioaren teoria marxista, Rikardoren teoriaren segida logiko bezala, zeren problematika arras desberdinak baitira.

Marxist teoriak, hain zuzen ere funtzio hauxe duelako Rikardoren teoriak emana bezala hartzen duena hots merkantzia esplikatzea.